Logo de la Oficina del Parlamento Europeo y enlace a la página principal

Parlamento Europeo

[castellano][valenciano][catalán][gallego]



Eskerrik asko Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoaren web-orria bisitatzeagatik.

Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoa Europako Parlamentuaren eta Espainiako eurodiputatuen informazioaren eta jardueren berri izan nahi edo behar duten herritar guztiei irekita dagoen zerbitzua da.

Bulegoak dituen bi egoitzetan (Madrid etaBarcelona) Erakundearen eta Espainiako herritarren arteko harremana erraztera zuzendutako zerbitzu multzoa biltzen du.  Zerbitzu horiek laneko hiru arlo nagusitan bil ditzakegu:

  • Informazioa: Europako Parlamentuaren jardueren eta komunitateko legeriaren inguruko informazio-eskaerei erantzuten die. Web-orriaren bidez, internautak Europako Parlamentuari, Espainiako eurodiputatuei, Europako Hauteskundeei eta Parlamentuaren gaurkotasunari buruzko informazio zabala du eskuragarri.
  • Prentsa eta Komunikabideak: Bulegoak Europako Parlamentuko prentsako albisteak eta komunikatuak hedatu ohi ditu Espainiako komunikabideen artean. Kazetariei sarbidea eskaintzen die Europako Parlamentuaren osoko bilkuren eta diputatuen jardueren inguruko jarraipena egiteko. Prentsako hitzaldiak antolatzen ditu komunikabideen eta eurodiputatuen arteko harremana errazteko.

    Prentsako hainbat zerbitzu eskaintzen du egunero. Horien artean, aipatu beharrekoak dira hauek: batez ere Parlamentuarekin eta Europar Batasunarekin lotutako albisteak biltzen dituen idatzizko Prentsaren Laburpena; eta irratiko eta telebistako prentsa digitaleko eta alertetako artikuluetara sarbide zuzena eskaintzen duen Titularren Buletina.

    Bulegoaren web-orriko Prentsa Aretoan eguneratu ohi dira zerbitzu horiek egunero.

    Horrez gain, Bulegoarenwww.europarl.es zerbitzariak Parlamentuko gaurkotasunaren inguruko “albisteen alertak”, prentsako laburpena eta EBko satelite bidezko telebista-kateko (EBS) programazioa jasotzeko aukera eskaintzen du Euroscopio, izeneko zerbitzuan doan izena emanez gero.
  • Hezkuntza, Prestakuntza eta Gazteria: Horren helburua gazteei Europako Parlamentuarekin eta Europar Batasunarekin lotuta interesatzen zaien informaziora sarbidea erraztea da. Era berean, prestakuntzarako (akademikoa, pertsonala zein profesionala) dituzten aukerak zabaltzeko aukera eskaintzen die.

Informazio gehiago:

Buscador


Banner Web Parlamento Europeo (ventana nueva)
Parlamento Europeo & TRatado de Lisboa (ventana nueva)
Banner Presidente del P.E. (ventana nueva)
Banner Presidencia Española (ventana nueva)
Eurotv (ventana nueva)
Los rostros del Parlamento (ventana nueva)
Año europeo de la pobreza (ventana nueva)
Europa Joven (ventana nueva)
Enlace a Premios Sakharov
Enlace a Lux08
Europa hasta en la sopa (ventana nueva)
© 2010 Parlamento Europeo - Oficina en España - Cláusula de responsabilidad