skip to content

Cookies en la web de la UE

Usamos cookies para ofrecer una experiencia óptima. Seguirá recibiendo cookies si no cambia su configuración. Puede controlar y suprimir cookies siempre que lo desee.

Continuar
 
 
 

Parlamento Europeo

Eskerrik asko Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoaren web-orria bisitatzeagatik.

Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoa Europako Parlamentuaren eta Espainiako eurodiputatuen informazioaren eta jardueren berri izan nahi edo behar duten herritar guztiei irekita dagoen zerbitzua da.

Bulegoak dituen bi egoitzetan (Madrid eta Barcelona) Erakundearen eta Espainiako herritarren arteko harremana erraztera zuzendutako zerbitzu multzoa biltzen du.  Zerbitzu horiek laneko hiru arlo nagusitan bil ditzakegu:

Informazioa

Europako Parlamentuaren jardueren eta komunitateko legeriaren inguruko informazio-eskaerei erantzuten die. Web-orriaren bidez, internautak Europako Parlamentuari, Espainiako eurodiputatuei, Europako Hauteskundeei eta Parlamentuaren gaurkotasunari buruzko informazio zabala du eskuragarri.

Prentsa eta Komunikabideak

Bulegoak Europako Parlamentuko prentsako albisteak eta komunikatuak hedatu ohi ditu Espainiako komunikabideen artean. Kazetariei sarbidea eskaintzen die Europako Parlamentuaren osoko bilkuren eta diputatuen jardueren inguruko jarraipena egiteko. Prentsako hitzaldiak antolatzen ditu komunikabideen eta eurodiputatuen arteko harremana errazteko.

Prentsako hainbat zerbitzu eskaintzen du egunero. Horien artean, aipatu beharrekoak dira hauek: batez ere Parlamentuarekin eta Europar Batasunarekin lotutako albisteak biltzen dituen idatzizko Prentsaren Laburpena; eta irratiko eta telebistako prentsa digitaleko eta alertetako artikuluetara sarbide zuzena eskaintzen duen Titularren Buletina.

Bulegoaren web-orriko Prentsa Aretoan eguneratu ohi dira zerbitzu horiek egunero.

Hezkuntza, Prestakuntza eta Gazteria

Horren helburua gazteei Europako Parlamentuarekin eta Europar Batasunarekin lotuta interesatzen zaien informaziora sarbidea erraztea da. Era berean, prestakuntzarako (akademikoa, pertsonala zein profesionala) dituzten aukerak zabaltzeko aukera eskaintzen die.